CESKE BUDEJOVICE ( TXEKIA) ERASMUS ELKARTRUKEA
Aurten ere, 1.mailako ikasleak Ceske Budejovicera joateko aukera izango dute Erasmus elkartrukean. Aurrekoan ez bezala, oraingoan ikasle txekiarrak etorriko dira Irunera lehenbizi, otsailaren 23tik martxoaren 2ra, eta gure ikasleak apirilaren 7tik 14 joango dira bertara. Aukera bikaina da beste herrialde bateko kultura eta historia ezagutu eta lagun berriak egiteko, beraz, animatu zaitez.



