2026-2027 ERASMUS ELKARTRUKEAK
Aurreko urteetan bezala, aurten ere Pio Barojak hainbat elkartruke antoatuko ditu Erasmus programaren barruan.
Lehenengo mailari dagokionez, aurten bi elkartruke antolatuko ditugu. Alde batetik, iadanik gurekin 2 elkartruke egin dituzten Ceske Budejoviceko (Txekiar Errepublika) ikasleekin egingo dugu elkartrukea, eta bestalde, ikasturte honetan lehenbiziko aldiz, Volos-a (Grezia) joango gara ,han bertako eta europako beste herrialde batzuetako ikasleekin biltzeko.
Bigarren mailari dagokionez, iadanik antolatua dagoen Padovako (Italia) elkartrukeaz gain, aurten Budapesteko (Hungaria) ikastetxe batekin ere beste elkartruke bat egiteko asmoa dugu.
Ikasle guztiek jasoko dute elkartruke hauen berri tutoren bidez, eta interesa dutenak, antolatuko diren bileratara joan beharko dute izen emateko eta parte hartzeko beharrezkoa den informazioa jasotzeko.
Ikasle eta familia guztiak animatu nahi ditugu elkartruke interesgarri zein aberasgarri hautan parte hartzera.
Pio Barojako Erasmus Taldea



