Txosten hau gure ikastetxean 2022-2023 ikasturtean aurrera eramango den orientazio eta tutoretza lanaren gida eta erreferentzia izango da. Plan honek aurreko ikasturteko memoriarekin erlazio zuzena du, bertan oinarritua dago eta aurreko ikasturteetan egindako lanari jarraipena ematen dio.
Gure ikastetxeko ikasle, guraso eta irakasleei zuzenduta dauden ekimen eta jarduerak biltzen ditu.
Ikasleen beharrei ahalik eta hobekien erantzun behar diegu, batxillergoko erronkari aurre egin ahal dezaten. Beraz, Hezkuntza-komunitate osoak alderdi akademikoari zein emozionalari arreta jarri behar diegu aktiboa izanez.
IKASTETXEAREN EZAUGARRIAK
Lehenik eta behin, tutoretza plana kontestualizatzeko asmoarekin, gure ikastetxearen ezaugarriak adieraziko ditugu.
Pio Baroja Institutuak funtsean Irungo ikasleei erantzuten badie ere, bere eskaintza zabala (Arte, Zientzia eta Teknologia eta Giza eta Gizarte Batxilergoak) dela eta, gero eta gehiago dira inguruko herrietatik bertara etortzen diren ikasleak: Hondarribiatik, Bortzirietatik, Oiartzundik eta Iparraldetik.
Irungo Ikastetxe publiko bakarra da eta ikastetxe jatorri ezberdinetako ikasleria elkartzen da eta ondorioz 1. mailako ikasleek ez dute elkar ezagutzen. Batxigergoko ikasketak bakarrik burutzen direla bertan. 13 ikastalde maila bakoitzean, 700 ikasletik gora.
Bidasoaldeak eta zehazki Irunek ezaugarri jakin batzuk ditu, hala nola:
Mugako herria izateak bertako jarduera ekonomikoetan eta horietarako beharrezko diren ikasketetan eragin zuzena izan du.
Turismorako edo behinik behin, barnealdeko jendearentzako erakargarri suertatu izan da bailara hau. Esan beharra dago, azken
urte hauetan etorkin kopuru igoera nabarmena sumatu dela.
Tradizioz zerbitzuetako sektorea da nabarmena (populazio aktiboaren %74,30).
Lehen sektoreari dagokionez, arrantzari esker “zerbait” bada ere, ez du inolako eraginik, erabat minoritario bait da.