Erasmus 2026-2027: maiatzaren 20an bilera.
Azken urteetan egin bezala, datorren ikasturtean ere 2. mailako ikasleak Padovara ( Italia) joateko aukera izango dute Erasmus programak antolatzen duen elkartrukeari esker. Pio Barojako ikasleak urriaren hasieran joango dira astebete pasatzera Italiara eta Padovako ikasleak martxoan etorriko zaizkigu bisitan.
Interesatuak dauden ikasleak datorren maiatzaren 20an bilera izango dute ikastetxeko aretoan bigarren jolasgaraian. Bertan azalduko dira elkartrukean parte hartzeko baldintzak eta zein proiektu egin beharko duten aukeratuak izan daitezen.



