2026-2027 ikasturterako matrikulazio epea: ekainaren 15etik 26ra.

BATXILERGOKO MATRIKULA 2026-2027

MATRIKULA EPEA: ekainak 15-26

Hau da egin behar duzuena:

1. Iparralden ikasten ari diren ikasleek, hango ikasketen homologazioa eskatu behar dute: Iparralden bizi direnek Baionako Kontsulatuan eta Hegoaldean bizi direnek, webgunearen bidez:

https://www.euskadi.eus/unibertsitatez-kanpoko-irakaskuntzako-atzerriko-titulu-eta-ikasketak-homologatu-eta-baliozkotzea/web01-a3hakade/eu

2. Matrikula egiteko txostena jaso eta hitzordua hartu Pio Barojako atezaintzan. Dagoeneko pasa zaitezkete.

Atezaintzako ordutegia 8:00-20:00

3. Hitzorduko egunean txostena beteta eta bertan jartzen duen guztia egina ekarri behar duzue eta, Iparralden ikasi duten ikasleen kasuan, homologazioa eskatu duzuela egiaztatzen duen agiria ere aurkeztu behar duzue.

Ikasketak
Hezkuntza eskaintza

Hezkuntza
eskaintza

Pio Baroja institutua Batxilergoko ikastetxe publikoa da. Bere hezkuntza eskaintza hizkuntz eredu guztietan egiten da, hau da, A eta D ereduetan, eta Batxilergoko modalitate guztietan.


To top