Gure ikasleek Startinnova lehiaketan parte hartu dute eta 2. postua lortu dute.
Urtero bezala, aurten ere Startinnova lehiaketan parte hartu dugu, ideia berritzaileen ekintzailetza sustatzen duen ekimenean. Gipuzkoa osoko 26 institututako 100 proiektu baino gehiagoren artean, finalerako aukeratutako 5 proiektuetako bat izan da Bizihotz.
Aurreko astean Donostian ospatutako Pitch ekitaldian, Izar Cendoya, Laia Cobo, Analia Jarquín eta Irati Migueltorena ikasleek beren proiektua bikain defendatu zuten, eta 2. postua lortu zuten.
Zorionak egindako lan bikainagatik!




