Paduako elkartrukea

Gure ikastetxeko 19 ikaslek Padova herriko ohiturak bizitzeko aukera izan dute astebetez. Bertako familietan bizitza eginik ohiturak, janaria, ordutegi desberdinak etab. probatzeko aukera izan dute. Oso gustora egon dira bertan eta eguraldi zoragarriaz gozatu dute. Venecia, Verona eta Padova hiriak bertakoekin ezagutzea luxu bat izanda. Goizero Pietro Scarcerle institutuan egoten ziren ikasle italiarrekin haien klaseak partekatuz eta hezkuntza sistema desberdin batean Irakurketa Partekatua nola landu aztertzen.