Etorkizuneko gizakia.

Bi eskolen arteko elkarlanetik sortu den proiektua izan da hau. Hasiera Txingudi Ikastolako 1.mailako ikasleek eman zioten. “Etorkizuneko Gizakia” gaia aitzakia moduan hartuta, ikasle bakoitzak, bere etorkizuneko gizakiaren deskribapena egin zuen. Kontakizun berezi eta futuristak sortu zituzten! Kontakizun horiek Pio Barojako bigarren batxilergoko arte modalitateko ikasleengana iritsi ziren eta hauek, beraien irudimenarekin, kontakizun hauek ilustratu zituzten. Elkarlana, komunitatea, pasioa, inplikazioa, euskararekiko maitasuna, gazteak, ikasleak, irakasleak,… elkartu direnean, edertasunez beteriko etorkizuna sortu dute.
