Erasmuseko ikasleak Irunen
Noah Walter eta Julianne Anton-Cesbon Dinango (Bretaña, Frantzia) ikasleek lau asteko egonaldia egin dute gure ikastetxean Erasmus elkartrukeari esker. Programa honek aukera bikaina eman die ikasle hauei gure ikastetxea eta hezkuntza sistema ez ezik, gure hizkuntza, kultura eta herrialdea ezagutzeko ere. Lehenbiziko aldia izan da Pio Baroja ikastetxeak horrelako elkartruke baten parte hartu duena, eta balorazioa oso positiboa izan da, bai atzerriko zein bertako ikasleen aldetik,eta baita Pio Barojako irakasleen eta batez ere beraien etxeetan Noah eta Julianne hartu dituzten gure ikasleen familien aldetik ere. Eskerrak eman nahi dizkiegu 1l eta 1N taldeetan klase ematen duten irakasleei ikasleei eginiko harreragaitik eta bereziki Francisco eta Izaro eta beraien familiei harrera-familia bikainak izateagaitik.




