Erasmus+: Paduan egonaldia.

Irailaren 30etik urriaren 7ra, gure ikastetxeko 20 ikasle eta 2 irakasle Italiako Padua hirian izan dira, Erasmus+ programari esker. Bertan, IIS Pietro Scalcerle institutuko ikasle eta irakasleekin elkartu dira, hango hezkuntza-sisteman eta beraien ikastetxean inklusibitatea nola lantzen den ezagutzeko eta esperientziak trukatzeko.
Gure ikasleek bertako ikasleen familiekin bizitzeko aukera izan dute, eguneroko bizimodua partekatuz eta kulturarteko harremanak sendotuz. Martxoan, ikasle italiarrak izango ditugu gure artean, elkartruke honi jarraipena emanez.