Egilea: admin

Euskararen Eguna Pio Barojan
/Joan den astean, abenduak 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna izan zen. Pio Baroja ikastetxean hainbat ekintza egin genituen. Batetik, ikasleek euskal kultura sustatzeko Canvak sortu dituzte. Bestetik, 2. batxilergoko ikasleek hizkuntzei buruz egindako hausnarketetatik ateratako hainbat adierazpen zabaldu […]
Read more »
“Azaroak 25” Pio Barojan
/Azaroak 25, Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko egin dugun elkartaratzea gaur Pio Barojan.
Read more »
Erasmus+: Paduan egonaldia.
/Irailaren 30etik urriaren 7ra, gure ikastetxeko 20 ikasle eta 2 irakasle Italiako Padua hirian izan dira, Erasmus+ programari esker. Bertan, IIS Pietro Scalcerle institutuko ikasle eta irakasleekin elkartu dira, hango […]
Read more »
Unibertsitateaz kanpoko bekak 2025-2026
/Abuztuaren 8ko 149. zenbakiko EHAAn argitaratu da 2025-2026 ikasturterako unibertsitateaz kanpoko ikasketak egiteko beka, laguntza eta subsidioen deialdia egiteko Agindua. Eskabideak aurkezteko ohiko epea, 2025eko abuztuaren 9tik urriaren 6ra bitartekoa […]
Read more »
2025-26 ikasturtearen hasiera
/Aurkezpen eguna irailaren 5ean izango da. Hemen aurkezpen-bileren ordutegia aurkituko duzue. Talde-zerrendak: Akatsak irailean zuzenduko dira.
Read more »
Arratsaldeko batxilergorako matrikula eta ordutegia.
/2025-2026 ikasturterako arratsaldeko batxilergorako matrikulazio epea irekita dago. Informazioa jaso nahi baduzu: Aurkezpen Eguna Irailaren 5ean Ostirala 18:00etan Areto Nagusian Klaseak Irailak 8an hasiko dira. Ordutegia
Read more »
Agur jaia
/2024/2025 ikasturteko agur jaia ospatu dugu. Gurekin bi urteko bidea egin ondoren, zorterik onena hemendik aurrerako etapan!
Read more »
Etorkizuneko gizakia.
/Bi eskolen arteko elkarlanetik sortu den proiektua izan da hau. Hasiera Txingudi Ikastolako 1.mailako ikasleek eman zioten. “Etorkizuneko Gizakia” gaia aitzakia moduan hartuta, ikasle bakoitzak, bere etorkizuneko gizakiaren deskribapena egin […]
Read more »
Agenda 30 – Udal Foroa
/Pio Barojako ikasleek Irungo Eskolako Agenda 2030eko programaren barruan Udal Foroan parte harte dute Irungo beste ikastetxeekin batera.
Read more »
Ohorezko matrikula lortu duten ikasleen zerrenda.
/Zerrenda ikusi Berdinketa hausteko irizpideak. Zorionak! Lan bikaina egin duzue.
Read more »
2025-2026 ikasturtea: onartuen behin-betiko zerrenda eta matrikulazioa.
/Onartuen behin-betiko zerrendak: Lehenengo mailako zerrenda Bigarren mailako zerrenda Matrikulazioa: Matrikula egiteko argibideak
Read more »
25eko maiatza!
/Mundu Garaikidearen Historiako irakasle eta ikasleek performance bat antolatu dugu jolasgaraian Living History metodologia jarraituz. Ederra izan da eta ondo pasa dugu!
Read more »

Tramiteen egutegia
/2. Mailako ikasleak Batxilergoko ibilaldian aurrera doaz eta datozen hilabetetan erabaki eta pausu garrantzitsuak eman beharko dituzte. Ibilbide honetan laguntzeko asmoz zuekin harremanetan jartzen gera hainbat data aurreratzeko. Hala ere […]
Read more »
Badatoz Baroja Sariak 25
/Apirilaren 11n Amaia Kultur zentroan Baroja Sarien bigarren edizioa ospatuko dugu. Barojasariak25.eus web orrian honelako informazioa aurkituko duzue:lehiaketaren oinarriak, kategoriak, parte hartzeko formularioa…..
Read more »
Ikasleek egindako egutegia
/Hemen argitaratuko ditugu Batxilergo artistikoko ikasleek egindako egutegiak.
Read more »
Ikasleak Kubo aretoan
/Ikus entzunezko ikasleak Kutxako Kuboan egon dira Isabel Herguerarn erakusketan.Hemen ikusgai tailer horretan sortutako bideoa:
Read more »
Grabatuaren artea Bidasoan
/Abenduaren 4an Adierazpen tekniketako ikasleak Amaia Kultur Zentroan egon ziren “Grabatuaren Artea Bidasoan” erakusketa bisitatzen.
Read more »
Bilbo, ezkerraldea eta bere garapena industrializazioan.
/Bigarren Batxilergoko ikasleekin bolondreseko irteera antolatu dugu, helmuga Bilbo, ezkerraldea eta bere garapena industrializazioan. Hona hemen argazkian, harribitxia burdinez jantzia, Portugaleteko “Bizkaia zubia”.
Read more »
Tailerra Tabakaleran
/SAUL LEITER-en erakusketa eta INES BERMEJO artista bisualarekin tailerra Tabakalera zentroan, Ikus-entzunezko kultura ikasgaiako 1. mailako ikasleekin.
Read more »
Paduako elkartrukea
/Gure ikastetxeko 19 ikaslek Padova herriko ohiturak bizitzeko aukera izan dute astebetez. Bertako familietan bizitza eginik ohiturak, janaria, ordutegi desberdinak etab. probatzeko aukera izan dute. Oso gustora egon dira bertan […]
Read more »
Piraguan ibiltzera joan gara
/Gorputz hezkuntzako irakasleek 1. mailako ikasle guztiak eraman dituzte piraguan ibiltzera. Santiagotarrak elkarteko monitoreekin burutu dute ekintza hau. Aste honetan eguraldia lagun izan dute Bidasoa ibaian barrena ibiltzeko.
Read more »
Ikasturte hasierako informazioa
/Hemen duzue 2024-2025 ikasturtean erabiliko ditugun liburuen zerrenda. Beste dokumentu honetan kurtso hasierako informazioa aurkituko duzue:
Read more »



