Erasmus+: elkartrukea Alemaniarekin eta Hungariarekin.
Hungariako hezkuntza sistemari begirada bat.
Europar Batasunak eskaintzen duen ERAMUS+ programari esker, Pio Baroja BHI-ko hiru irakasle Budapesteko Kőrösi Csoma Sándor Institutu Elebiduna ezagutzera joan ahal izan gara. Bost eguneko egonaldia egin dugu, eta Hungariako hezkuntza sistema ez ezik ikastetxea bera ere gertu-gertutik ezagutu ahal izan dugu.
Kőrösi Institutuan hizkuntzek (errusiera, alemaniera, frantsesa, ingelesa eta gaztelera) berebiziko garrantzia dute. Nahiz eta herrialde eta kultura desberdinak izan, ikusi ahal izan dugunez, hizkuntzak irakasterako garaian metodologia antzekoa erabiltzen dugu. Hain zuzen ere, baliabide digital zein fisikoak irakaslearen azalpenekin uztartzen dira. Amaitzeko, azpimarratzekoa da irakaslearen eta ikasleen arteko gertuko harremana ezinbestekoa dela ikasleen hizkuntzaren ikasketa prozesuan, eta hizkuntzen ikaskuntza bermatzeko ordu kopurua oso garrantzitsua dela.
Udaberrian gurean izango dira Budapesteko hainbat irakasle. Jarrai dezagun, beraz, kanpoko esperientziak elkar-trukatu eta geure buruak aberasten!

Institutuko ikasleak Alemanian.
Pio Barojako lehenengo mailako 16 ikasle Bad Hersfeldera ( Alemaniara ) joan dira astebeteko egonaldia egitera otsailaren 24tik martxoaren 3ra, Erasmus + programaren barruan. Bertan, alemaniako familiekin egon dira eta bertako ikastetxea ezagutu eta klaseetara joateko aukera izan dute. Horretaz gain, alemaniako ikasleekin elkarlanean proiektu bat garatu dute eta inguruko hainbat leku ezagutzeko aukera ere izan dute.
Aukera bikaina beste herrialde eta kultura bat ezagutu , lagun berriak egin eta ingelesa praktikatzeko.







